Politika -

Urteurrena

30 urte, Mikel Zabalza hilik topatu zutenetik

Bidasoan aurkitu zuten hilotza, eta Guardia Zibilak hil arte torturatu zuela uste du familiak.

Mikel Zabalzaren omenez egindako elkarretaratzea. Argazkia: Mikel Zabalza Gogoan
Mikel Zabalzaren omenez egindako elkarretaratzea. Argazkia: Mikel Zabalza Gogoan
Mikel Zabalzaren omenez egindako elkarretaratzea. Argazkia: Mikel Zabalza Gogoan

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan (abenduak 15) 30 urte bete dira Mikel Zabalzaren gorpua aurkitu zutela, Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunera.

Eguerdian, Donostiako autobus zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute, gazteak bertan egiten zuelako lan, "Egia, justizia eta erreparazioa" leloa hartuta.

Guardia Zibilak 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen Mikel Zabalza, Donostiako haren etxean, eta, 20 egunera, Bidasoa ibaian hilda aurkitu zuten.

"Bertsio ofizialaren arabera, Mikelek Guardia Zibilarengandik ihes egin zuen -eskuburdinak jarrita eta eskuak bizkarrean lotuta zituela- eta Bidasoa ibaia gurutzatzen saiatzen ari zela ito zen. Dena dela, torturen ondorioz hil zela dioten zantzuak eta lekukotzak daude", adierazi dute Mikel Zabalza Gogoan plataformatik.

Urte hauetan guztietan Mikel Zabalzarekin gertaturikoa argitzeko egindako ahaleginek porrot egin dutela onartu ostean, 1985eko gau hartan zer gertatu zen argitu arte lanean jarraituko dutela azpimarratu dute haren senide eta lagunek.

Bestalde, Mikel Zabalzaren desagerpenaren eta heriotzaren 30. urteurrenaren harira dokumental bat grabatzen ari direla zehaztu dute. "Zauriak 30 urte egingo ditu laster eta oraindik ez da itxi", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Donostia argazkiak Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur EAE albisteak Gaurko titularrak Albisteak Polizia indarkeriari buruzko albisteak