Politika -
Medikuen txostena
Ardanza egonkor dago eta onera egin du
Bihotzekoa izan ostean, medikuek kateterismo bat egin zioten eta ondoren Galdakaoko ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten.
Erredakzioa
Jose Antonio Ardanza lehendakariak &' || 'nbsp;bihotzekoa izan eta Galdakao Ospitalean Zainketa Intentsiboen Unitatean 24 ordu pasa ondoren medikuek kaleratutako parte medikoaren arabera, Ardanza egonkor dago, onera egin du eta ebakuntza egin ziotenetik ez du inolako arazorik izan.
Ardanza atzo ospitaleratu zuten bere etxean zegoela bihotzeko bat izan ostean.
Medikuek kateterismo bat egin zioten eta ondoren Galdakaoko ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten.
Medikuek adierazi dutenez, zerbait berririk gertatzen ez bada behintzat, ez dute parte berririk plazaratuko bihar arte.