Politika -
Katalunia
CUPeko diputatuek ez dute iritzia emango JxSren dokumentuaren bozketan
Halaber, azpimarratu egin dute ''Junts pel Síren dokumentu'' bat dela.
Agentziak | Erredakzioa
CUPeko diputatuek astearte honetan iragarri dutenez, ez dute JxSren proposamenaren bozketan botoa bideratuko ezta horren inguruko iritzirik emango ere igandean egin behar duten Batzar Nagusian, ''Junts pel Síren dokumentu'' baita aurkeztutako.
Albert Botran CUPeko diputatuak prentsaurrekoan azaldu duenez, parlamentariak ''bitartekariak'' baino ez dira, eta ez dute ez baloraziorik egingo ezta botorik emango ere.
Botranen hitzetan, ''aukera'' bat izan liteke JxSík Artur Mas ez den beste hautagai bat aurkeztea igandeko Batzar Nagusiak proposamena baztertzen badu, baina zalantzak ditu horren inguruan, ''orain arte egin ez badute''.
Junts pel Síren proposamena
Bi hilabeteko negoziazioen ondoren, Junts pel Sik "akordiorako proposamena" egin dio CUPi gaur goizean.
Romevak azpimarratu duenez, Junts pel Siren azken proposamenean ere Artur Mas da Generalitaterako presidentegaia. Ildo horretan, adierazi du Kataluniako errepublikara bidean "prozesu eratzailea" egitea jasotzen duela dokumentuak, beti ere, "segurtasun juridikoa" bermatuta.
Gainera, proposamen horretan pobreziari eta etxegabetzeei aurre egiteko egitasmoa ere adostu dute bi alderdiek.
Romevak azpimarratu duenez, ez litzateke presidente bat izendatuko presidentzia bat baizik. Dena den, aitortu du legearen ikuspuntutik begiratuta, ez litzatekeela aldaketarik izango eta Kataluniako Parlamentuak presidente bakarra aukeratuko lukeela. Hala ere, Romevaren hitzetan Mas ez litzateke gobernu "autonomikoko" presidente izango trantsiziozko gobernu bateko burua baizik; izan ere, Masek eta beste hiru pertsonek -ziur aski Raül Romeva, Oriol Junqueras eta Neus Munté- osatuko lukete presidentzia.
Gizarte larrialdiei aurre egiteko egitasmoari dagokionez, Romevak esan du 270 milioi euroko aurrekontua adostu dutela, besteak beste, haur pobreziari eta pobrezia energetikoari aurre egiteko eta etxegabetzeak eragozteko.