Politika -

Katalunia

Masek adierazi duenez, itun batek ez du zertan 'iraina' suposatu behar

“Itun bat lortzeko lagatzen den guztiak” ez du zertan “amore ematea” izan behar, Generalitateko jarduneko presidenteak ohartarazi duenez.

Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

?Itun bat lortzeko lagatzen den guztiak? ez du zertan ?iraina edo amore ematea? suposatu behar, Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteak ohartarazi duenez.

Foment del Treball patronalaren sari banaketan hitzaldia eman du Masek, Bartzelonan. Kataluniako egoera politikoa aztertu du jarduneko presidenteak. Masen inbestidura posible egiteko akordio proposamena luzatu zion atzo Junts pel Sik CUPi.

Ekitaldi berean, Kataluniak Espainian izan behar duen tokia zehazteko akordio bat bilatzea eskatu du Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroak: ?Gure eraikin komuna eraberritu behar dugu. Zubiek kalteak izan dituzte, baina ez da bat bera ere hautsi. Desadostasunak izan dira, baina ez behin betiko agurrik?.

Masen hitzetan, ?Estatuko kultura politikoan, ituna eta akordioa lortzeko lagatzen den guztiak irain bat bezala ulertzen da, eta horrek adostea eta elkarri entzutea eragozten du?.

?Kataluniarentzako eta Espainiarentzako? gogoeta

Ondoren, gogoeta horrek ?Kataluniarentzako eta Espainiarentzako? balio duela adierazi du jarduneko presidenteak, CUPekin izaten ari diren negoziazioei erreferentzia argia eginez.

Akordio proposamenari babesa ematea ala ez abenduaren 27ko batzarrean erabakiko du koalizio antikapitalistak.

?Ahultasun uneetan, ez ditugu gure sendotasunak ahaztu behar?, ziurtatu du Masek, Winston Churchillen hitzak errepikatuz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Artur Mas albisteak