Politika -

EUSKO JAURLARITZA

'Legez kanpoko kontraterrorismoen' biktimak aitortzeko bidea

Terrorismoaren kontrako borrokan Estatuaren gehiegikeriak eta legez kanpoko indarkeriak eragin dituen biktimak aitortzeko bidea jarri du martxan Jaurlaritzak. Kalte ordainak emango zaizkie.

Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia.
Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia.
Legez kanpoko kontraterrorismoen biktimak aitortuko ditu Jaurlaritzak

1:26

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Legez kanpoko kontraterrorismoek' eragindako biktimak aitortuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Lege egitasmoaren lehen zirriborroa aurkeztu du Jonan Fernandez  Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak. Prozedura zabalduko dute "ahalik eta adostasunik handiena lortzeko",  Fernandezen hitzetan. Baldintzak, prozedurak eta kalte ordainak jasotzen ditu Jaurlaritzak prestatutako aurreproiektuak.

Estatuak terrorismoaren kontrako borrokan edota haren aitzakian "eskubide urraketak, gehiegikeriak eta legez kanpoko indarkeria ezarri duela" esan du Bizikidetzarako idazkariak, gaur egin duen aurkezpenean.  "Orain arte aitortzarik izan ez duten biktimak aitortzeko bidea da", esan du. 1978-1999 epea jasoko du legeak, eta Jaurlaritzak 2000. urtean hasitako lege dekretuaren jarraipena da. Dekretu hori  Estatuak errekurritu zuela gogora ekarri du Fernandezek; horren hitzetan, aldaketak eginda daude eta hurrengo otsailean aurkeztuko dute memoria. Gaur aurkeztutako lege asmoak berme juridikoak dituela azpimarratu du Bizikidetzarako idazkariak.

Halaber, aurreproiektuak giza eskubideen nazioarteko tratatuek diotena aintzat hartzen duela gehitu du Fernandezek. Legea ezinbestekotzat jo du bizikidetzarako eta memoria kritikoa eraikitzeko.

Ekimena Legebiltzarraren agindua dela  nabarmendu du Fernandezek, aurtengo ekainean talde guztiek biktimak aitortzeko politikekin aurrera jarraitzeko eskatu baitzioten Jaurlaritzari. Orain, ahalik eta adostasun handiena lortu nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur