Politika -

Aurrekontua

Behin betiko onartu dituzte Bilboko Udaleko aurrekontuak

Gobernu taldea osatzen duten alderdien (EAJ eta PSE-EE) aldeko botoak jaso ditu, PP abstenitu egin da, eta aurkako boza eman dute EH Bildu, Udalberri eta Ganemos alderdiek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaleko osoko bilkurak behin betiko onartu ditu gaur 2016ko udal aurrekontuak. Bozketan aurrekontuen alde azaldu dira Gobernu taldea osatzen duten alderdiak (EAJ eta PSE-EE), Alderdi Popularra abstenitu egin da, eta aurrekontuen aurka bozkatu dute EH Bildu, Udalberri eta Ganemos alderdiek.

Gaur goizean egin duten ezohiko osoko bilkuran, Udalak ez ditu onartu aurrekontuen gainean aurkeztutako 20 proposamenak. joan zen azaroaren 27an onartu ziren aurrekontuak aurretiaz.

Gauzak horrela, oposizioen eskaerak ukatzeko izapideak egin ondoren, Udaleko aurrekontua hasiera batean zeukan testu berarekin hasierako onartu dute, EAJ eta PSE-EEren babesarekin.

Azken udal-hauteskundeak egin ondoren, Bilboko Udalak izango duen lehendabiziko aurrekontua 509,8 milioi eurokoa izango da, egungo legealdikoak baino % 4,1 gehiago; ondorioz, Udalak 20,1 milioi gehiago izango ditu eskura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Politika EAJ-PNV Bilbo PSE-EE berriak Albisteak