Politika -
CUPen biltzarra
Berdinketa egon da CUPen biltzarrean, 1.515 botora
Berdinketa hori dela eta, alderdiak urtarrilaren 2ra arte atzeratu du Mas presidente bihurtzearen alde egingo duten ala ez erabakitzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Artur Mas presidente egiteko aldeko eta kontrako jarrerek berdindu egin dute CUPek gaur egin duen biltzarrean. 1.515 boto erdietsi ditu aukera bakoitzak eguneko azken bozketan. Horren aurrean, alderdiak urtarrilaren 2ra arte atzeratu du erabakia, CUPEko iturriek diotenez
Ezusteko berdinketa egon dela ikusita, CUPeko zuzendaritzak alderdiaren kontseilu politikoaren eta legebiltzarreko taldearen bilera deitu du zer egin erabakitzeko.
Bi bozketa egin ostean, zeintzuetan hauta zitezkeen lau aukeretatik bi baztertu diren, CUPen biltzarrean esku hartu duten 3.000 kide baino gehiagok hirugarren aldiz jo dute hautetsontzietara. Azken saio horretan ez dira kontuan hartu boto nuluak edota zuriz emandako bozak, aukeretako batek babesen % 50tik gora lortzea bideratzeko: alabaina, nahiz eta hori egin, ez dute berdinketa izatea saihestu.
Lehendabiziko bozketa
Sabadellen (Bartzelona) egin den biltzarreko lehendabiziko bozketan berdinketa teknikoa egon da Artur Mas presidente gisa hautatzeko aldeko eta ezezko aukeren artean.
Biltzarrean parte hartu duten kideek eguerdiko 13:15ean egin dute lehendabiziko bozketa Junts pel Sí (JxS) alderdiak aurkeztutako proposamenaren gainean erabaki bat hartzeko asmoz. Biltzarra hasi eta handik hiru ordura egin dute.
Bigarren aukera izan da boto gehien bildu dituena (1.418 boto, % 47,14), lehendabiziko aukeraren aurretik (1.359 boto, % 45,7). Bozketa bakoitzean aukera bat baztertzen da, eta oraingoa laugarren aukera izan da baztertutakoa. Jarraian, bigarren bozketa bati ekingo diote, eta aukeren artean batek ere ez baldin badu babesen % 50 eskuratzen, hirugarren eta azken bozketa bat egingo da aukera bozkatuenen artean.
Bigarren bozketa
Honako hauek izan dira bigarren bozketaren emaitzak: 1.512 boto Mas presidente hautatzearen aurka (% 49,8) eta 1.482 boto Mas presidente izendatzearen alde (% 48,7).
Lau aukera
Bozketan lau aukera izango dituzte CUPekoek:
-JxSik proposatutako neurri politikoak onartu eta Artur Mas presidente gisa onartu.
-Artur Masen aukerari ezetz esan eta JxSírekin negoziatzen jarraitu.
-JxSiren proposamenei ezetz esan baina Artur Masen inbestidurari baietz.
-Neurri politikoak eta Artur Masen aukera baztertu, eta JxSi CUP albo batera utzita akordioa lortzen saiatzera deitu ''inbestidura saioan abstentzioa hautatuta''.
Isilpeko botoa
Hitzordua 09:00etan abiatu da. Izena eman duten lagunen % 42,37k eskatu dute isilpeko botoa ematea, beraz, hala egingo dira egunean zehar bozketak, antolatzaileek % 25eko eskaera maila eskatzen baitzuten erabaki hori hartzeko.
"Societat Civil Catalanakoak kezkatuta gaude egoera politikoarekin. Desafio sezesionistak erakusten du, gure iritziz, guztiok elkarrekin lan egin behar dugula gure herrialdearen egonkortasuna eta aurrerabidea lortzeko", dio Rafael Arenasek gutunean. Efek ikusi ahal izan du testua.
SCCk enpresa, ekonomia, komunikabide eta nazioarteko politikako munduetako esku handiko 150 pertsonari gogorarazi dienez, "desafio sezesionista" Kataluniako Parlamentuak azaroaren 9an adostutako ebazpenean oinarritzen da. Auzitegi Konstituzionalak deuseztatu zuen gerora, eta aurreikusten zuen enbaxadak sortzea, Kataluniako ogasuna, funtzionarioen transferentzia eta errepublika kataluniarra sortzeko gainerako neurriak.