Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Erkorekak ez du ikusten Espainiako gobernu egonkor baterako borondatea

Bestalde, lehendakariak esan du Rajoyrekin izan zuen elkarrizketa "kortesiazkoa" izan zela eta balizko edozein negoziazio aurrera eramateko ardura EAJrena dela, eta ez berea.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak uste du ez dagoela "borondate positibo eta eraikitzailerik" alderdi politikoetan Espainiako Gobernu egonkor bat osatzeko. Haren esanetan, "batera lan egiteko borondatea falta da, jarrerak malgutu eta bata bestearen eskakizunei egokitzeko", horrela hauteskundeak berriro egin beharrik ez izateko.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketa batean, Erkorekak esan du Jaurlaritza ez dela "inor" betoak eta marra gorriak jartzeko Gobernua osatzeko bidean, baina, gertatzen dena gertatzen dela, "azken lau urteetako esperientzia ez errepikatzea" eskatu du, eta euskal gaiei orain arte eman zaien baino interes handiagoa ematea.

Horren harira, abenduaren 20ko hauteskundeen ostean "batzuk eta besteak beto eta marra gorri ikaragarriak jartzen autobaztertzen" ari direla uste du; horregatik, "oso zail" ikusten du Gobernua osatzea.

Rajoyren deia Urkulluri

Bestalde, Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak astelehenean Iñigo Urkullu lehendakariari egin zion deia "kortesiazkoa" izan zela, eta ez zela "ez proposamenik ez antzeko ezer" egon.

Iñigo Urkulluk ere antzeko adierazpenak egin ditu eta astelehenean Mariano Rajoyrekin izan zuen elkarrizketa ?kortesia instituzionalaren baitan? kokatu du. Alabaina, lehendakariak gogoratu du balizko negoziazioen inguruko edozein elkarrizketa EAJren ardura dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Gaurko azken ordukoa