Politika -

Katalunia

CUPen Kontseilu Politikoa igande honetan bilduko da

CUPek behin betiko eta gehiengo absolutuz erabaki beharko du Artur Mas berriro presidente izatea ahalbidetzen duen ala ez.

CUPeko parlamentariak. Argazkia: EiTB
CUPeko parlamentariak. Argazkia: EiTB
CUPeko parlamentariak. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CUPek igande honetan erabakiko du Junts Pel Sik egindak azken eskaintza onartzen duen eta, beraz, Artur Mas Kataluniako presidente izatea ahalbidetzen duen edo ez.

Asanblada Nazionalean izandako ezusteko berdinketaren ostean, urtarrilaren 2an, larunbatean, egitekoak ziren batzarra.

CUPeko zuzendaritza eta Kataluniako Parlamentuan duen taldeko kideak egunero bildu dira asteon, behin betiko erabakia nola hartu adosteko.

Azken erabakia Kontseilu Politikoaren eta Parlamentuko taldearen artean hartuko dute, baina lehendabizi lurraldez lurralde batzarrak egin nahi dituzte eta asanblada horiek larunbatean egingo dituzte.

Erabakia

Esan bezala, CUPeko Kontseilu Politikoak eta Parlamentuko taldeak igandean hartuko dute behin betiko erabakia.

Gehiengo absolutua beharrezkoa izango da eta bi aukera izango dituzte mahai gainean: Artur Masen alde bi boto ematea eta gainerako zortzi parlamentariak abstenitzea, inbestidura ahalbidetuz; edo CUPeko hamar diputatuek abstentzioaren alde egitea eta, ondorioz, Mas presidente izendatzea galaraztea.

Hori da CUPen idazkaritza nazionalak joan den igandeko berdinketa apurtzeko egin duen proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak Kataluniako hauteskundeak Artur Mas CUP azken ordukoa