Politika -

Gobernagarritasuna

EAJk onartzen du PP eta PSOEren dei 'generikoak' jaso dituela

Aitor Esteban diputatuak zehaztu du EAJ ez dela "melen" sartuko zerbaiterako aukerak daudela egiaztatu arte, eta ohartarazi du abstentzio handia legokeela, hauteskunde berriak deituko balituzte.

Aitor Esteban. Argazkia: EiTB.
Aitor Esteban. Argazkia: EiTB.
Aitor Esteban. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJko diputatuak onartu du bere alderdiak jaso dituela dei "oso generikoak", PP eta PSOEko hainbat goi-karguren aldetik, baina aseguratu du jeltzaleak ez direla "melen" sartuko "zerbaiterako aukerak daudela egiaztatu arte". Gainera, ohartarazi du abstentzio handia legokeela alderdiak ez balute gutxieneko akordiorik lortuko eta hauteskunde berriak deituko balituzte.

ETBn izandako elkarrizketa batean (Europa Pressek ere jaso du), Estebanek esan du fase oso hasierakoan dagoela dena, eta, gainera, negoziatzeko esperientzia txikia dutela Estatuko alderdiek. "Mariano Rajoy batuketa matematikoa ari da egiten, PSOE eta Ciudadanosekin, baina ez dio zer gertatuko den Lomcerekin, lan-erreformarekin, zer gertatzen den pentsioekin, zer dago ituntzeko prest eta zer ez. Hortaz, nik ez dakit hori benetako eskaintzarik den".

Halaber, gogorarazi du PSOEk "barneko itsaski apur bat" duela, "gaurkoz"; haren iritziz, gobernu bat gutxi gorabehera egonkorra egoteko, arrakasta izan behar da gehiengoa osatzeko saiakeran.

Abstentzio handia, hauteskundeak errepikatuko balira

Estebanek gogorarazi du orain Ganberak eratu behar direla, eta, gerora, "elkarrizketa sakonagoak" helduko direla. Azpimarratu ere azpimarratu du herritarrei ez litzaiekeela gustatuko "alderdi politikoek gutxieneko adostasunik ez lortzea; azken finean, jendeak espero du, gutxienez, gaitasuna eta trebetasuna izatea" Gobernua osatzeko. Bestela, berak uste du abstentzio handia egongo litzatekeela ondorengo hauteskundeetan.

"Ikusi beharko da, halaber, Podemosek zer egiten duen, eta ea prest dagoen sozialistekin akordiorik egiteko; izan ere, Podemoseko boto-emaile askok ez lukete ulertuko PPri bidea libre uztea, PSOErekin zerbait egiteko aukera izanda", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak bideoak Hauteskundeak