Politika -

Frantzian

Ramon Sagarzazu fidantzapean aske utzi dute

Joan den urrian atxilotu zuten Sagarzazu, ETAren aurka Guardia Zibilak abiatutako azken operazioan. ETAko bi azken buruzagi Iratxe Sorzabal eta David Pla ere atxilotu zituzten orduan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Sagarzazu fidantzapean aske utzi du Frantziako Poliziak. Guardia Zibilak sustatutako 'Pardines Operazioa'ren barnean Sagarzazu atxilotu zuten joan den urrian, Iratxe Sorzabal eta David Pla ETAko bi azken buruzagiekin batera.

Etxerat presoen aldeko plataformak jakinarazi duenez, fidantzapean aske utzi dute Sagarzazu. Hori dela eta, Fleury Merògis espetxe frantziarra utzi du. Gara kazetak zabaldu duenez, joan den ostegunean atera zen espetxetik, eta Pirinio Atlantikoko Departamendua ez uzteko agindua ezarri dio epaileak.

ETAko nazioarteko taldeko burua izan zen Sagarzazu, eta Ramon Sagarzazu Olazaguirre ETAko kide historikoaren semea da. Sagarzazu aita, 'Xenpe' izengoitikoa, absolbitu egin zuten Faisan auziagatik egindako epaiketan. Orduan aitortu egin zuen 1986ra bitartean ETAko kidea izandakoa zela. Gainera, "euskal abertzaletzat" jo zuen 'Ramontxo' semea.

Sagarzazu semea aurretik Frantzian espetxeratuta egondakoa da. Bertan zegoela, Espainian kartzelatuta zeuden ETAko hainbat presokin harremana izatea lortu zuen, eskutitz bitartez, Frantziako agintariak horretaz ohartu ziren arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak ETA gaur