Politika -

28ak libre

Segiko kide izateagatik epaitutako 28 gazteek askapena ospatu dute

Espainiako eta Frantziako Gobernuen 'mendeku politika' kritikatzeaz gain, azken bost urteetan bizi izan duten prozesu judiziala salatu dute.

Segiko kide izateagatik auzipetutako 28 gazteek agerraldia egin dute Gasteizen. Argazkia: EiTB
Segiko kide izateagatik auzipetutako 28 gazteek agerraldia egin dute Gasteizen. Argazkia: EiTB
Bizi izandako prozesu juridikoa salatu du 28AK LIBRE plataformak

0:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segiko kide izateagatik Auzitegi Nazionalak epaitutako 28 gazteek agerraldia egin dute gaur Gasteizen eta, prozesu judizialean zehar babesa eta laguntza eskaini dieten pertsonei eskerrak emateaz gain, 28ak libre daudela ospatu dute.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egindako prentsaurrekoan, azken bost urteetan jasotako babesa eskertu nahi izan dute.

Bizi izan duten prozesu judiziala eta bost urtetan pairatutako "sufrimendua" -torturak eta umiliazioak barne- salatu dute.

Ainhoa Villaverde Auzitegi Nazionalak epaitutako 28 gazteetako batek adierazi duenez, begi bistan gelditu da epaiketa "muntaia politikoa" izan zela, haren esanetan, ez baitzegoen akusazioa arrazoitzeko frogarik.

Bestalde, Espainiako eta Frantziako Gobernuen jarrera salatu dute "Euskal Herrian bizi den blokeo egoeragatik" eta bi Gobernuek euskal independentisten kontra aplikatzen duten "mendeku politikarengatik". Gainera, Ertzaintzaren eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu dute, Espainiako legediaren menpe daudela-eta.

2014ko irailean hasi zen 28 gazte auzipeturen kontrako epaiketa, nahiz eta geroago Fiskaltzak 12 gazteren kontrako akusazioak erretiratu egin zituen. 2015eko maiatzean, Auzitegi Nazionalak 6 urteko kartzela zigorra ezarri zien zazpi gazteri eta beste bederatzi absolbitu egin zituen nahikoa froga ez zegoela argudiatuta. Zazpi gazte horien espetxeratu egin zituzten, horietako hiru Gasteizko "herri harresian" atxilotu ostean. Azaroan, Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zituen aurrez Auzitegi Nazionalak ezarritako bost zigor eta beste bi gazteri, berriz, sei urtetik bi urtera jaitsi zien zigorra. Gaur egun, gazte guztiak libre daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Gasteiz albisteak Eguneko albisteak