Politika -

Atzo atxilotu zuten

Andoni Zengotitabengoa galdekatzen ari dira Portugalen

ETAko ustezko kidea atzo atxilotu zuten, Lisboako aireportuan, Venezuelara hegaldi bat hartzekotan zegoela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleko agintariak Andoni Zengotitabengoa ETAko ustezko kidea galdekatzen ari dira gaur, otsailean Obidos herriko etxe batean aurkitutako lehergaiei buruz, Polizia Judizialaren iturriak aipatuta EFE agentziak informatu duenez.

Herrialde hartako Barne Ministerioaren iturriek baieztatu egin dute Zengotitabengoa euren esku dagoela ostegun gauetik.

ETAko ustezko kidea Lisboako nazioarteko aireportuan atzeman zuten, Venezuelarako hegaldi bat hartzekotan zegoela.

Ikertzaileen ustez, Zengotitabengoak eta Oier Gomezek ihes egin zuten otsailean Obidoseko etxetik. Bertan, Poliziak 1.500 kilo lehergai atzeman zituen.

Zigortu egin zuten kale-indarkeria egotzita

Zengotitabengoak ihes egin zuen 2003 urtean, Auzitegi Nazionalak 13 urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri baitzion, beste bi gazterekin batera, 2000 urtean Donostiako Aste Nagusian izan ziren kale-indarkeria ekintza batzuetan parte hartu izana egotzita.

Hiru gazteek lau hilabete eman zituzten espetxean behin-behinean, Ertzaintzak atxilotu zituenean hain zuzen ere, baina aske geratu ziren bermea ordaindu eta gero.

Beraz, epaiketara aske egonda joan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea