Politika -
Guardia Zibilaren operazioa
Acuamedeko kideak atxilotu dituzte iruzurragatik, zuzendaria barne
Guardia Zibilak 13 lagun atxilotu ditu Mediterraneoko Arroetako Uren (Acuamed) egoitzan sartu da, Nekazaritza eta Ingurugiro Ministerioaren mende dagoen erakundean.
agentziak | erredakzioa
Guardia Zibilak 13 lagun atxilotu ditu Mediterraneoko Arroetako Uren (Acuamed) egoitzan. Nekazaritza eta Ingurugiro Ministerioaren mende dagoen erakundea da, eta kontratuetan iruzur egiteagatik atxilotutakoen artean zuzendari nagusia dago.
Ikerketako iturriek adierazi dute atxilotuen artean Arcadio Mateo del Puerto zuzendari nagusia eta Ingeniaritza eta Eraikuntza zuzendaria daudela.
Gainera, enpresak Madrilen duen egoitzan, Murtziakoan eta Valentziakoan miaketak egiten ari dira.
Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak eta Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak zuzendutako operazioan, Acuamedeko arduradunez gain, erakunde publikoaren kontratuak jaso dituzten enpresetako arduradunak ere atxilotu dituzte, eta lanpostu batzuetan miaketak egin dituzte.
Erakundeko eta enpresetako goi-kargudunek kontratu publikoetan iruzur egin ote zuten aztertzen ari dira agenteak. Mediterraneoko arroan azpiegitura publikoetan ustelkeria egin izana ikertzen ari dira, hain zuzen ere.
Acuamed da Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro Ministerioak Mediterraneoko arroan lan egiteko duen tresna garrantzitsuena, hori agertzen da behintzat webgunean.
Acuamedek 9,8 milioi euroko mozkinak izan zituen 2014an, eta 3,37 milioi euroko galerak aurreko urtean.
2014an, erakundek 119,971 milioi euroko diru-laguntzak jaso zituen Ministerioaren partetik, eta, 2013an, 76,20koak.