Politika -

HAUTESKUNDEAK EAJ-N

EAJk alderdiko lurraldekako presidenteak izendatuko ditu asteburuan

Alderdi barruko hauteskunde prozesua otsailaren 14an amaituko da, Iruñean egingo den batzarrean, Andoni Ortuzar berriro EBBko presidente izendatuta.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk asteburu honetan egingo dituen batzarretan izendatuko ditu lurraldekako presidenteak. Hala, bihar, larunbata, Itxaso Atutxa, Joseba Egibar eta Jose Antonio Suso burukideek Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako presidente karguak hartuko dituzte, hurrenez hurren. Lantaldeetako kideak ere izendatuko dituzte.

Alderdi barruko hauteskunde prozesua otsailaren 14an amaituko da, Iruñean egingo den batzarrean, Andoni Ortuzar berriro EBBko presidente izendatuta.

Atutxak eta Egibarrek, beraz, karguan jarraituko dute, Bizkaiko eta Gipuzkoako jeltzaleen buruzagitzan. Araban, berriz, Xabier Agirreren lekukoa hartuko du Susok.

Nafarroan Unai Hualde izendatuko dute NBBko presidente. Azken hilabeteotan, jarduneko presidente izan da Hualde, Manu Ayerdik Nafarroako Gobernura joateko jeltzale nafarren buruzagitza utzi zuenetik.

Iparraldeko zuzendaritza ere igandean berrituko dute, eta Paco Arizmendik hartuko du IBBren presidentetza, Txaro Goikolea ordezkatuz.

2015eko abenduaren 22an hasi zuen EAJk zuzendaritzak berritzeko prozesua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Andoni Ortuzar albisteak Alderdi politikoak Albisteak Gaur Albisteak