Politika -

Hanka-sartzea

EBko kide ohi baten argazkia zabaldu dute Aspurz delakoan

Efek Joseba Fernandez Gonzalez Ezker Antikapitalistako euskal militantearen argazkia argitaratu zuen, polizia frantziarraren hilketaren ostean atxilotutako ETAko ustezko kidea zela pentsatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Efe albiste-agentziak hanka sartu zuen atzo eta Joseba Fernandez Gonzalez Ezker Antikapitalistako euskal militantearen argazkia zabaldu zuen Joseba Fernandez Aspurz ETAko ustezko kidea zelakoan.

Aspurz Paris kanpoaldean atxilotu zuten atzo Frantziako polizia baten hilketaren ostean eta albiste-agentzia espainiarrak buruzagi ezkertiarraren argazkiarekin identifikatu zuen.

Agentziak artxiboan zuen gordeta, datarik zehaztu gabe, Fernandez Gonzalezen argazkia, Ezker Batuko kidea zen garaikoa hain zuzen ere.

Argazkia atzoko gauerdian zabaldu zuten eta minutu batzuk geroago, agentziak dei anonimo bat jaso zuen akatsaren berri emateko eta gero Joseba Fernandez Gonzalez bera izan zen Eferekin harremanetan jarri zena argazkia ken zezaten eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea