Politika -
Alacant
6.000 euroko isuna Marisol Morenori, erregea iraintzeagatik
Juan Carlos I erregeak Bostwanara ehizara egindako bidaia polemikoaren ondoren, Alacanteko Udaleko zinegotziak errege familia 'hitzailea, iruzurgilea eta mozkorra' zela esan zuen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
6.000 euroko isuna ezarri diote Marisol Moreno ('Marisol la Roja' ezizenez ezaguna) Guanyar Alacant taldeko zinegotziari, erregea iraintzeagatik. Juan Carlos I erregeak Bostwanara ehizara egindako bidaia polemikoaren ondotik Morenok bere blogean esandakoak epaitu dituzte gaur, Auzitegi Nazionalean. Besteak beste, Alacanteko Udaleko Gazteria eta Animalien Babeserako zinegotziak esan zuen errege familia 'hitzailea, alferra, iruzurgilea eta mozkorra' zela.
Aldeek deklaratuta, epaiaren zain geratu dira, baina magistratuak aurreratu egin die ahoz ebazpena. Fiskalak 10 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen Morenorentzat, 'Borboiak hiltzaileak' izenburupean, 2012ko apirilean, argitaratutako iritzi artikuluagatik. Morenok epailearen aurrean esan duenez, ez zituen adierazpenak errege familiari buruz egin, ehizari buruz baizik.
Fiskalak eskatutako zigorra arintzea erabaki du epaileak, Juan Carlos I Bostwanara ehizara errege-zereginetan ez zela joan eta zinegotziaren erantzuna testuinguru horretan kokatu behar dela argudiatuta.