Politika -

ETAren hilketa Frantzian

Okerraren "arduradun" sentitzen da Rubalcaba

Barne ministroak adierazi duenez, Frantziarekin lanean jarraituko dute terrorismoarekin amaitzeko eta bien arteko harremana "egunero hobetzen" dela azpimarratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Ruiz Rubalcaba Barne ministroak adierazi duenez, "gauzak hobeto egin" ahal zirela aitortu du ustez ETAko bost kide erakusten zituen irudiekin izandako okerraren harira. Izan ere, bideoan agertzen ziren lagunak kataluniako suhiltzaileak ziren.

"Ez da ardurak banatzeko unea eta Polizia Nazionalaren edo Guardia Zibilaren ikerketetan bezala arduradun sentitzen naiz, Frantziako poliziaren heriotzagatik minduta sentitzen garen era berean", adierazi du ministroak.

San Fernandoko (Cadiz) Polizia Komisaria berria inauguratu ostean, "lan egiteko hipotesi bat zen eta hori azaldu behar izan zen", esan du Rubalcabak.

Halaber, Barne ministroak adierazi duenez, Frantziarekin lanean jarraituko dute terrorismoarekin amaitzeko eta bien arteko harremana "egunero hobetzen" dela azpimarratu du.

Halaber, "ETArekin amaitzeko Espainiarekin lan egiten denean arriskua onartzen da", ETAk ez duelako "plaken artean desberdintzen pistola ateratzeko orduan", gaineratu du.

ETAren amaieraren inguruan "datarik ez ezartzeko" jarrera mantendu du, bandak jazarpen poliziala eta judiziala pairatu arren hiltzen jarraitu dezakeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea