Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Urtebete eta 3 hilabeteko espetxe zigorra, Twiterren ETA goratzeagatik

Epaiketan auzipetuak onartu du Twitter erabili zuela ETA goratzeko. Besteak beste, Carrero Blancoren hilketagatik 'iseka egin' zuela aitortu du; 'lehen astronauta espainiarra' zela txiokatu zuen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionaleko epaileak, gaur, 20 urteko gazte bati, Twitter sare sozialean ETAren ekintzak goratzea egotzita. Besteak beste, Carrero Blancoren hilketaren harira "iseka egitea" leporatu dio: "lehen astronauta espainiarra" deitu zion Blancori auzipetuak, txio batean. Sakelako telefonoa ere konfiskatu dio epaileak gazteari, eta zortzi urteko erabateko inhabilitazioa ezarri.

Borja Caceres Fuentes auzipetuak onartu egin ditu ekintza horiek, fiskalarekin akordio batera iritsi ondoren. Marcelo Azkarraga fiskalak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen hasieran, terrorismoa goratzeagatik. Gaztearen abokatuak inhabilitazio zigorra bertan behera uzteko eskatu du, eta fiskalak ez du baztertu aukera hori. Epailearen esku utzi dute azken erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Xeko azken albisteak ETA Epaiketak albisteak Albisteak Gaur Albisteak