Politika -
Fitxajea
Elena Salgado Nueva Pescanovaren administrazio kontseiluan sartuko da
Gainera, Telefonica Trinidad Jimenez ministro ohia fitxatzekotan dago.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Elena Salgado Espainiako Gobernuaren Ekonomia ministro ohi sozialista Nueva Pescanova konpainiaren administrazio kontseiluan sartuko da, Europa Press agentziak jakinarazi duenez.
Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiarekin ministro izandakoa aipatutako enpresaren gobernu organoan egindako azken fitxaketa da. Hori bai, ez da kontseiluko politikari bakarra izango. Izan ere, Antonio Couceiro (PP) ere kideetako bat izango da, La Voz de Galicia egunkariaren arabera.
Salgado ez da azken egunetan enpresa pribatu batek fitxatutako lehen buruzagi sozialista, atzo jakin baitzen Telefonica Trinidad Jimenez Atzerri ministro ohia kontratatzeko zorian dagoela.