Politika -

Auzitegi Nazionala

ETAko 76 presoren unibertsitate-tituluak ikertuko dituzte

Espetxe-zigorrak murrizteko unibertsitateko titulu faltsuak aurkeztu zituzten argitzeko agindu dio Auzitegi Nazionalak Carmen Lamela epaileari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ETAko 76 presok eskuratutako unibertsitate-tituluak faltsuak diren edo ez argitzeko agindu dio Carmen Lamela epaileari.

Hasiera batean Lamelak artxibatu egin zuen Covitek jarritako salaketa, unibertsitateko titulu horiek faltsuak diren edo ez ikertzea Auzitegi Nazionalaren eskumena ez delakoan.

Alabaina, Angela Murillo, Carmen Paloma Gonzalez eta Juan Francisco Martel epaileek Coviteren salaketa onartu dute eta Lamela epailearen irizpidearen kontra agertu dira.

Hiru epaile horien ustez, zantzuak daude pentsatzeko ziurtagiri horiek presoei ematea “hitzartutako jarduera” zela, espetxealdia murrizteko asmoz, eta, beraz, “ETA erakunde terroristari lagunduz”.

Horrez gain, tituluak eman zizkieten pertsona edo erakundeek ere delitu baten erantzule izan daitezkeela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Presoak albisteak ETA gaur Eguneko albisteak