Politika -

Polemika

Zapatero: "Mayor Orejak esandakoa gezurra da"

Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, "zentzugabekeria handia" dira Mayor Orejaren adierazpenak, eta "erantzunkizuna eta konpromisoa" eskatu dio Mariano Rajoiri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Exekutiboa eta ETA negoziatzen ari diren Mayor Orejaren adierazpenak "eztabaida politiko demokratiko batean onartezinak eta desegokiak" dira, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen arabera.

Horrez gain, Mariano Rajoyren jarrera "guztiz desegokia" kritikatu du, "Mayor Orejak esandakoa zentzugabekeria handiaz gain, gezurra" zela jakin bazekielako, eta hala ere, ezin zituelako horiek ezeztatu.

Horregatik, "erantzunkizunez eta konpromisoz" jokatzea eskatu dio Mariano Rajoyri, ETAren aurkako borroka "akordioarekin eta batasunarekin" sendotu dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea