Politika -

Epaiketa

Kutxabank auzia: inputatuek epaiketari ekiteko autoa errekurritu dute

Zuzenbideko iturrien arabera, Mario Fernandez eta Mikel Cabiecesek apelazio-errekurtso bat aurkeztu dute, Bizkaiko Probintzia-auzitegiak erabaki behar duena.

Mario Fernandez (erdian). Argazkia: EFE
Mario Fernandez (erdian). Argazkia: EFE
Mario Fernandez (erdian). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabank auziko hiru inputatuek, horien artean Kutxabankeko presidente izandako Mario Fernandezek, instrukzio-epaileak prozedurarekin aurrera jarraitu eta haien aurka ahozko epaiketa hasteko hartutako erabakia errekurritzea erabaki dute.

Orain dela gutxiko auto batean, Bilboko 4. instrukzio epaitegiko arduradunak erabaki zuen auzia prestatzeko fasea bukatutzat jo eta Mario Fernandezen, Mikel Cabiecesen (EAEn Gobernu-ordezkaria izandakoa) eta Rafael Alcorta abokatuaren aurkako ahozko epaiketa prestatzeari ekitea.

Epailearen arabera, zantzuak daude administrazio desleiala, bidegabeko jabetzea eta agiri-faltsutasuna egon izan zitekeela Cabiecesen partetik; izan ere, Kutxabankek 240.000 euro ordaindu zizkion hiru urteren buruan, Alcorta abokatuak zuzentzen duen abokatu-langelaren bidez bankuari egindako ustezko lanen truke.

Zuzenbideko iturrien arabera, Mario Fernandez eta Mikel Cabiecesek apelazio-errekurtso bat aurkeztu dute, Bizkaiko Probintzia-auzitegiak erabaki behar duena.

Alcorta abokatuak bere aldetik, erreformako errekurtsoa aurkeztu du, instrukzio epaileak berak ebatsi behar duena, kasu horretan.

Inputatuek beren errekurtsoetan darabilten arrazoia honako hauxe da: Cabiecesek lan batzuk egin zituela, eta haren truke ordainketa bat jaso zuela, eta ez dagokiola zuzenbide penalari jasotako ordainsari hori asko ala gutxi den erabakitzea; ondorioz, euren aburuz, ez dago ez iruzurrik ez deliturik.

Instrukzio-epaileak dio Cabiecesek jasotako ordainketek ez dutela proportziorik gordetzen egindako lanarekin.

Aurkeztutako errekurtsoen ebazpena hil batez edo bi hilez luza daiteke, iturri beren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Kutxabank albisteak Epaiketak bideoak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak