Politika -
2011ko udal-hauteskundeak
Gobernuak hautagai izateko debekua jarriko die EAEko zinegotziei
"Gerorako baterazintasuna" aplikatuko die zinegotziei, horren arabera, era publikoan, nabarmenean eta frogagarrian edozein indarkeria motari eta hori babesten duen alderdiei uko egin behar diete.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Barne Ministroak, Hauteskunde Legearen erreforma proposamena aurkeztu du, horrela, "gerorako baterazintasuna" aplikatuko die EAEko zinegotziei.
Gobernuak, maiatzean aurkeztu nahi du proposamena Kongresuan eta horren arabera, ilegalizatutako alderdi bateko zinegotziari akta kenduko diote alderdia legez kanpo utzi zituen oinarriei uko egiten ez badie.
Hain zuzen, era publikoan, nabarmenean eta frogagarrian edozein indarkeria motari eta hori babesten duen alderdiei uko egin behar diete zinegotziek.
Horrez gain, ilegalizatutako alderdiaren jarduna jarraitzeko asmoa izango luketen federazioak eta plataformak legez kanpo utziko lirateke.
Beste berrikuntzei dagokionez, behin hauteskunde prozesua martxan dagoela, talderen batek ETArekin lotura duela frogatuko balitz, talde hori ilegalizatuko litzateke.
Indarkeria gaitzetsi ez duen zinegotzi bat EAEtik edo Nafarroatik kanporatu ostean, Foru Aldundien esku egongo litzateke lanpostu huts horiek zelan bete behar diren erabakitzea.
De la Vega
Maria Teresa Fernandez De la Vega presidenteordearen ustez, aurkeztutako txostenak helburu "oso argia" du, hain zuzen, indarkeria babesten dutenak "sekula" ezingo dira jezarri, legeak betetzen eta errespetatzen dituztenentzako demokraziak gordetzen dituen lekuetan.
Horren harira, "ez zokorik, ez amarrurik ezta gordelekurik ere" egoteko, legedia "blindatu"ko dutela azpimarratu du presidenteordeak.