Politika -

Alderdien erreakzioak

Barreda: "Ekintzetan oinarritutako politika babestuko dugu"

Joseba Egibarren (EAJ) ustez, erreformak "hauteskunde mapa mozteko proiektu politikoa hobetzea" dakar. Ezker abertzaleak, ordea, urduri ez dagoela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Barne Ministroak, Hauteskunde Legearenerreforma proposamena aurkeztu zuen, horrela, "gerorako baterazintasuna" aplikatuko die EAEko zinegotziei. Erabaki horrenaurrean, alderdiek erreakzio eguna dute gaur.

EAJ

&' || 'nbsp;Joseba Egibar EAJko bozeramaileak adierazi duenez, neurriak "proiektu politikoa hobetu" eta "hauteskunde mapa moztu" nahi du.

Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, "aurreikusteko modukoa" zen hurrengo hauteskundeak baino lehen debatea mahai gainean jartzea.

PSE-EE

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak adierazitakoaren arabera, erreforma "albiste ona" da eta ez da "bat-batean" egindako zerbait.

Ildohonetan, duela urte bat Diputatuen Kongresuan legez kanpoko zerrendakkargu publikoak ez izateko neurriak ikertzen ari zirela gogorarazi duPastorrek.

Euskadi PP

Bestalde, Leopoldo Barrera Euskadiko PPkobozeramaileak Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzakterrorismoaren kontra hartzen dituen neurriak "konfidantza edo fedekontuetan sartu gabe".

Halaber, Gobernuak aurrera eramaten ari den "ekintzetan oinarritutako politikaren alde gaude", eta "orain ETA eta terroristen proiektu totalitarioaren aurrean politika eraginkorra" dutela esan du popularrak.

Ezker Abertzalea

Xanti Kiroga ezker abertzaleko bozeramaileak adierazi duenez, hauteskunde Legearen erreforma "itxuragabekeria" da, "urduri" ez dauden arren.

Kirogaren ustez, neurri honek agerian uzten du "espainiar Estatua urduri dagoela" argi uzten du, bereziki Rubalcaba, eta ilegalizazioari beste buelta bat eman nahi diote".

Aralar

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak adierazi duenez, bere alderdia Lege Organikoaren erreforma "irmo eta sendo" arbuiatzen du eta neurri honek agerian uzten du "demokrazia gaixoa".

Ekimena "itxuragabekeria" da eta frankismo garaiko krimenak kondenatu gabe jarraitzen dituzten UPD, PP eta beste alderdi batzuk legez kanpo uzteko aukera emango luke.

Ezker Batua-Berdeak

Mikel Arana Ezker Batua-Berdeakalderdiaren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, ezkerabertzalearen bide bakarra "ETA alde batera utzita aurrera egitea da,soilik bide politikoak eta demokratikoak erabiliz. Edo desagertzea".

Gaspar Llamazares EBk Kongresuan duen bozeramailearen ustez, erreforma"izugarrizko akatsa" da, ETAren kontra borrokatzeko arma demokratikoakerabili behardirelako eta "bidezidorrek ez digute indartsuagoakbihurtzenterrorismoaren aurrean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea