Politika -

Madrilgo Gobernuari eskaria

Eusko Legebiltzarrak seme-alabengatiko baimenak parekatzea eskatu du

Onartu duen testuan aitatasun- eta amatasun-baimenak 'guztiz aldatzea' eskatzen dio Espainiako Gobernuari.

Eusko legebiltzarra
Eusko legebiltzarra
Eusko legebiltzarra

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak jaiotza, adopzio eta abegitzeagatik guraso biei ematen zaizkien baimenen gaineko Estatuko araudia alda dezala eskatu dio gaur Espainiako Gobernuari.

Onartu duen testuan aitatasun- eta amatasun-baimenak “guztiz aldatzea” eskatzen dio Gobernuari (berak baitauka eskuduntza), egoera ekonomikoak hala ahalbidetzen duenean.

Testuak gaineratzen duenez, aldaketa horrek berdintasunezko eran bermatu behar ditu lanpostu duina eta seme-alaba bat izatea edo adoptatzea bateragarri egiteko guraso biek dituzten eskubideak, eta  sexu bien baimenen arteko “parekotasunaren aldeko urratsak” eman behar ditu.

Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote arreta berezia jar dezala “familia eredu berriengan”, batez ere guraso bakarra dutenetan, seme-alabak zaindu eta lan egin edota lana bilatzeko zailtasun bereziak dituen kolektiboa delako.

Legebiltzarrean izan den eztabaidan, alderdi guztiak bat etorri dira komeni dela emakumezkoek eta gizonezkoek baliokideak diren amatasun- eta aitatasun-baimenak izan behar dituztela, seme-alaben zaintza emakumeei egokitu izan ohi dien ereduarekin apurtzeko formula gisa.

Alabaina, ezin izan dute ahobatezko akordiorik adostu, ez baitira bat etorri xede hori erdiesteko moduan. Testuak EAJ, PP eta UPyD alderdien babesa izan, EH Bilduk aurka bozkatu du eta PSE abstenitu egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV UPyD albisteak EH Bildu Bizkaia PSE-EE Euskadiko PP Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Gurasoak  gaur