Politika -
Zaballan da orain
Urrusolo Sistiaga aske geratuko da igandean
Gorenak aintzat hartu zuen Frantzian betetako espetxealdia eta, gainera, presoak egindako ikasketak eta lanak ere kontuan izan dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Luis Urrusolo Sistiaga ETAko kide ohia aske geratuko da behin betiko datorren igandean, Auzitegi Nazionaleko Espetxeetako Zaintzako Epaitegi Zentralak ebatzi duenez.
Hala adierazi dio EFEri epaitegiko iturri batek eta, gaineratu duenaren arabera, Urrusolo Sistiagak -Langraitz bideari heldu zion- Zaballako espetxetik irtengo da, eta Gorenak aintzat hartu baitzuen Frantzian betetako espetxealdia eta, gainera, presoak egindako ikasketak eta lanak ere kontuan izan dituzte.
Urrusolok hainbat hilketa egiteagatik eta Diego Prado,Colon de Carvajal eta Emiliano Revilla behitzeagatik.