Politika -

Elkarrizketa esklusiban

Urrusolo Sistiaga: 'Elkarbizitzaren alde lan egiten jarraituko dut'

ETBk egindako elkarrizketa batean, ETAko kide ohiak esan du Ezker Abertzaleak egindakoaz hausnarketa egin behar duela eta, gainera, presoen gaia kudeatu.

Urrosolo Sistiaga
Urrosolo Sistiaga
Urrusolo Sistiaga: 'Beharrezkoa da bakearen aldeko apustua egitea'

1:26

ETB | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Urrusolo Sistiagak adierazi egin du elkarbizitzaren alde lan egiten jarraituko duela.

Urrusolo Sistiaga atzo, igandea, atera zen kartzelatik eta gaur bere hausnarketa jaso du ETBk.

ETAko kide ohiak iragarri du elkarbizitzaren alde lan egiten jarraituko duela eta hori dela, hain zuzen, gakoa tematuta dagoen presoen eta biktimen egoera askatzen joateko.

16 pertsona hil eta bi bahitzeagatik zigortu zuten Urrusolo Sistiaga, eta  Langraiz Bideari lotuta egon da azken urteetan. Egindakoa astakeria dela sinistuta, biktima aurrez aurre izan duenenetako bat izan da presoa.

Gaineratu duenez, elkarbizitzan aurrera egiteko, Ezker Abertzaleak ere egindakoaz sakon hausnartzea eskatu du.

Era berean, ETA desegin behar dela uste du eta presoen gaia Ezker Abertzaleak kudeatu behar duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak ETA Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimak