Politika -

'Palma Arena' auzia

Hiru milioi euroko bermea ezarri diote Jaume Matasi, aske geratzeko

Dirua 72 orduko epean ordaindu beharko du Jaume Matasek (PP). Hain zuzen ere, Balearetako presidente zenean iruzurra egitea leporatzen diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministro ohiak 72 orduko epea dauka bermea ordaintzeko.Halaber, epaileak pasaportea kendu dio, baimenik gabe Espainiatik ateratzea debekatu dio eta 15 egunetan behin auzitegian aurkeztea ezarri dio.

Castrok Fernando Arealentzat (Matasen koinata eta Balearetako PPko diruzain ohia) ere ezarri ditu neurriak. Hain zuzen ere, Espainiatik ateratzea debekatu dio eta 15ean behin auzitegira joatera behartu du.

Biak Palma Arena auzian auzipetuta daude. Kasu horretan, belodromo baten eraikuntzan 50 milioi euroren ustezko desbideraketa ikertzen ari dira, eta presidente ohiaren aberastearekin zerikusia izan duen.

Hain zuzen ere, ministro ohiari 68 urte arteko espetxe zigorra batzen duten delituak leporatzen dizkiote. Dena dela, gehienez jota 24 urte egongo litzateke espetxean, Zigor Kodeak aurreikusten dituen graduazioen ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea