Politika -

Inbestidura

Sanchezek aldaketa 'eskura' dutela uste du oraindik

Espainiako Gobernuko presidente izateko hautagaiak gobernatzen uzteko eskatu dio Podemosi, aukerak argiak direlakoan: "Aurrera egitea edo Rajoy".

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentegaia. Argazkia: Efe
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentegaia.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentegaia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentegaik esan du oraindik "eskura" dutela aldaketa, eta Podemosi bigarren bozketan hori ahalbidetzeko eskatu dio, aukerak argiak direlakoan: "Aurrera egitea edo Rajoy".

"Aldaketarako logikak koherentzia eskatzen du esaten denaren eta egiten denaren artean. Podemosek ezin du esan aldaketa nahi duela eta hori galarazteko botoa eman", azpimarratu du Sanchezek El Periodico egunkarian argitaratutako artikulu batean.

Buruzagi sozialistaren arabera, ezezko botoa ematea eskuindarren blokeoarekin bat egitea da, guztiak berdin jarrai dezan, lau urteko "inposaketarekin eta jendea baztertuta".

"Muturrak ukitu egiten direla frogatzen duen logika da hori", gaineratu du.

Haren esanetan, "aldaketarako borondate minimo bat nahikoa da aldaketaren aldeko indar guztiek" espazio komuna dutela ohartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSOE Alderdi Popularra Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako Gobernua bideoak Espainia bideoak Pedro Sánchez argazkiak Gaurko azken ordukoa Podemos