Politika -

Athletic-Olympique

Ertzaintzak Bilbon istilu handia galarazi zuela esan du Jaurlaritzak

Beltran de Herediaren ustez, “Ertzaintzak antolatuta, proportzionaltasunez eta profesionaltasunez jokatu zuen”, baina PPk eta UPyDk sailburuaren dimisioa eskatu dute.

Marsellako atxilotu bat. Argazkia: Efe
Marsellako atxilotu bat.
Marseillako ultrek eragindako istiluak Bilboko erdigunean

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak babestu egin du Ertzaintzak egin zuen lana Athleticen eta Marsellako Olympiquen partiduaren aurretik, eta agenteen ekintzek zaleen arteko liskarra galarazi zutela adierazi du.

"Ertzanitzak antolatuta, proportzionaltasunez eta profesionaltasunez jokatu zuen", laburtu du Beltran de Herediak kontrolerako saioan, PSE-EEren, PPren eta UPyDren kritiken aurrean.

Gainera, Nerea Llanos PPren legebiltzarkideak eta Gorka Maneiro UPyDkoak Beltran de Heredia kargugabetzea eskatu dute, "gaitasunik ez" duelakoan, eta Ertzaintzako sindikatuekin dituen arazoak gogorarazi dizkio.

Otsailaren 25ean, bi taldeetako ultrek istiluak izan zituzten hiri erdigunean eta bost atxilotu, hainbat zauritu eta txikizioak izan ziren.

Beltran de Herediak berretsi du segurtasun plana aurrez egin zutela, arrisku handiko partidua zelako, eta azpimarratu du kalean bazeudela agenteak, eta "agindutakoa" bete zutela.

Horrelako istiluak % 100ean galaraztea "oso zaila edo ezinezkoa" dela aitortu du, eta gertatutakoa ez puztea eskatu dio oposizioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Bilbo berriak Ertzaintza