Politika -
Asteartean atxilotuak
Lau atxilotu aske utzi ditu Frantziako Poliziak Iparraldean
Beste lau lagunek atxilotuta jarraitzen dute. Asteartean atzeman zituzten, kale-indarkeria egitea egotzita.
Erredakzioa
Frantziako Poliziak aske utzi ditu gaur arratsaldean Dabid Bachacou, Arkaitz Tonerre, Joel Zurutuza eta Iker Edme, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez. Asteartean, Lapurdin atxilotutako beste lau gazteek, ostera, polizia etxean jarraitzen dute: Mattin Olzomendi, Peio Hirigoien, Xabi Hirigoien eta Peio Elizerik. Interes turistikoen kontrako erasoetan parte hartzea egotzi diete.
Bachacou Kanbon atzeman zuten, Tonerre eta Olzomendi Ziburun, Zurutuza Donibane Lohizunen, Edme Azkainen, Hirigoien anaiak Hazparnen eta Elizeri Angelun.
Hirigoien anaiak eta Elizeri Paueko polizia etxean dituzte eta Olzomendi Baionakoan.