Politika -
Venezuelan atxilotua
Walter Wendelin ezker abertzaleko kidea aske geratu da
Wendelin Venezuelan atxilotu zuten iragan igandean. Goizean Frantziara eraman dute, baina Pariseko aireportura heldu denean berriro atxilotu dute.
Erredakzioa
Walter Wendelin, ezker abertzaleko kidea eta Askapenako arduraduna Hego Amerikan, aske utzi dute arratsaldean eta Euskadira bidean da, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez. Wendelin goizean atxilotu dute Pariseko aireportuko pasaporte kontrol batean.
Wendelin Venezuelan atxilotu zuten iragan igandean. Goizean Frantziara ekarri dute, baina Pariseko aireportura heldu denean berriro atxilotu dute.
Walter Wendelin alemaniarra da eta Batasunarekin lanean dabil ekintzaile internazionalista gisa, Euskal Herriaren burujabetasunaren aldeko ekintzak aurrera eramanez.
Ekintzailea MLNVko sarearen barnean dagoela azaldu dute kontsultatutako iturriek, baina ETArekin erlaziorik ez duela erantsi dute.
Venezuelako zerbitzu sekretuek iragan asteburuan atxilotu zuten ETArekin zerikusia duten pertsonen gaineko kontrola areagotzeko markoan, Caracasek eta Madrilek adostutakoa. Atxiloketa bi herrialdeen arteko "lankidetza konpromisoaren" adibidetzat jo zuten Espainiako agintariek.