Politika -

Epaiketa

Fiskalak 86 urte eskatu ditu Eneko Gogeaskoetxea ETAko kidearentzat

Bilboko Guggenheim Museoaren inaugurazioak Juan Carlos erregea hiltzen saiatzea egotzi dio.

Eneko Gogeaskoetxea ETAko kidea. EiTB
Eneko Gogeaskoetxea ETAko kidea. EiTB
Eneko Gogeaskoetxea ETAko kidea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak 86 urteko espetxe zigorra eskatu du Eneko Gogeaskoetxea ETAko kidearen aurka, 1997an Bilboko Guggenheim Museoa inauguratzeko ekitaldian Juan Carlos erregea hiltzen saiatzea egotzita. Atentatu saiakera horretan, ETAk Jose Maria Aguirre Larraona ertzaina hil zuen.

Fiskaltzak 9 urte murriztu du Gogogeaskoetxearen aurkako eskaera, azkenean ez baitio egotzi talde armatuko kide izatea, dagoeneko epaitu baitute delitu horregatik.

Besteak beste, Koroaren aurkako delituak, homizidioa eta gerra-armak edukitzea leporatu dio Ministerio Publikoak.

Bestalde, auzipetuaren abokatuak absoluzioa eskatu du, argudiatuta ez dela frogatu atentatuan parte hartu izana. Gainera, epaimahaiak parte-hartzea frogatutzat emango balu, zigorra txikiagoa izatea eskatu du, atentatuaren helburua Guggenheim Museoa zelakoan, eta ez Espainiako erregea.

Epaiketaren lehen saioan, otsailaren 11n, Gogeaskoetxeak ukatu egin zituen Fiskaltzaren akusazioak.

Egun horretan bertan, Kepa Arronategi ETAko kideak ere deklaratu zuen, leku gisa (dagoeneko kondenatuta dago atentatu saiakera honegatik), eta berretsi egin zuen Gogeaskoetxeak ez zuela parte hartu ekintza horretan. Halaber, gaineratu zuen Ertzaintzak tratu txarrak eman zizkiolako inplikatu zuela hasieran.

Arronategiren esanetan, atentatuaren helburua museoa zen, ez erregea.

Fiskaltzaren arabera, baina, ez dago frogatuta Ertzaintzak Arronategi torturatu zuela, eta zenbait froga aipatu ditu Gogeaskoetxearen aurka, hala nola ihes egin zuela eta haren hatz markak topatu zituztela ETAko kideek ihes egiteko erabilitako auto batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Euskadi Ta Askatasuna albisteak Epaiketak Eguneko albisteak