Politika -

ustelkeria

Getafeko udaletxea miatu dute, ustelkeria auzi bat tarteko

Epaile batek irregulartasunak atzeman ditu antzoki bat berreraikitzeko kontratuaren esleipenean.

Espainiako Polizia, Getafeko udaletxean. EFE
Espainiako Polizia, Getafeko udaletxean. EFE
Espainiako Polizia, Getafeko udaletxean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Getafeko udaletxea miatu du astelehen honetan, epaile batek hala aginduta, ustezko ustelkeria auzi baten harira.

Madrilgo Auzitegi Nagusitik azaldu dutenez, ikerketa sekretua da, eta duela 8 hilabete baino gehiago hasi zuen epaileak.

EFE agentziaren arabera, epaileak irregulartasunak atzeman ditu joan den legegintzaldiko kudeaketan, alkatea Juan Soler (PP) zenean. Hain zuzen ere, antzoki bat berreraikitzeko kontratuaren esleipenean atzeman dituzte.

Proiektua 2013an esleitu zuten, eta Hirigintza Plana aldatu behar izan zuten, antzokia sei solairukoa izan zedin, debekatuta baitzegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia Ustelkeria politikoa gaur Eguneko albisteak