Politika -

Izendapena

Eladio Jareño, TVEren zuzendari berria

RTVEren Kataluniako arduraduna denak Jose Ramon Diezen lekua hartuko du.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

RTVEren Administrazio Kontseiluak Eladio Jareño izendatu du TVEren zuzendari, Jose Ramon Diez ordezkatzeko, kate publikoak jakitera eman duenez.

Egun RTVEren Kataluniako arduraduna dena proposatu zuen Jose Antonio Sanchez RTVEren presidenteak, eta Administrazio Kontseiluko bederatzi kideetako seik babestu dute.

Jareño (Bartzelona, 1958) Kataluniako RTVEren zuzendari zen 2014tik, eta aurretik TVEren zuzendari eta RTVEren lurraldeko ordezkari ere izan zen.

Bestalde, TVEko Albistegietako Kontseilua Eladio Jareñoren izendapenaren kontra agertu da, “perfil alderdikoia duen pertsona, manipulatzailea eta zentsuratzailea dela egiztatuta geratu delako”.

“Izendapen hori atzerapausoa da Espainiako komunikabide publikoen independentzia eta aniztasuna bermatzeko bidea”, deitoratu dute ohar baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak