Politika -

ESPAINIAKO GOBERNUA

Kongresuan gaurko deituta zuten bilera bertan behera utzi du Podemosek

Compromis, PSOE, Izquierda Unida-Unidad Popular eta Podemos alderdiek zuten bilera, 10:00etan. Podemosen arabera, PSOEk uko egin dio bilerara joateari Ciudadanos ez zegoelako deituta.

Compromis, PSOE, Izquierda Unida-Unidad Popular eta Podemos alderdiek zuten bilera, 10:00etan.
PSOE ,Podemos, Compromis eta IUren batzarra bertan behera gelditu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemosek bertan behera utzi du gaurko, 10:00etarako, deituta zuten negoziazio-bilera: PSOE, Compromis, Izquierda Unidad-Unidad Popular eta Podemos ziren batzekoak Kongresuan, "gobernu aurrerakoia" sortzeko helburuarekin, alderdi moreko iturriek jakitera eman dutenez.

PSOEk aurerratu zuen ez zela bilerara joango, Ciudadanos ez zegoelako deituta. Izquierda Unidako ordezkariek, berriz, sozialistak bilera ez joateak ez duela gobernu berrirako aurrepausorik bermatzen, eta, beraz, eurak ere ez direla joango adierazi zuen. Hala, Podemos eta Compromis bakarrik geratu dira.

Podemosek, goizean igorritako mezu batean jakitera eman duenez, PSOEk lau alderdiren arteko mahaia blokeatu nahi du hasiera hasieratik. Ciudadanosen politikak gobernu aurrerakoia eratzeko asmoekin ez datozela bat, eta horregatik ez dutela bilerara gonbidatu esan du alderdi moreak.

Bilera berta behera utzita, sozialistek emango dituzten pausoen zain geratuko direla iragarri du Podemosek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika albisteak PSOE Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Eguneko albisteak Podemos albisteak