Politika -

Autogobernurako lantaldea

EH Bildu, Estatuarekin aldebiko negoziazioa egiteko prest

Urizarrek zehaztu duenez, EAJ aldebakartasunaren bideari EH Bildurekin ekiteko prest baldin badago, EH Bildu ere egongo litzateke prest Estatuarekin aldebiko negoziazioa egoteko.

Pello Urizar EH Bilduren legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB
Pello Urizar EH Bilduren legebiltzarkidea.
Estatuarekin aldebiko negoziazioa egiteko prest agertu da EH Bildu

0:24

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EH Bilduren legebiltzarkideak esan du koalizioa Estatuarekin aldebiko negoziazioaren bidea hartzeko prest egongo litzatekeela, baina negoziazio horri epemuga bat jartzeko eskatu dio EAJri, bideari bakarrik ekin aurretik.

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak kazetarien galderei erantzunez egin ditu adierazpenok, Eusko Legebiltzarreko Autogobernurako lantaldearen bileraren ostean.

"Aldebitasunean bat egin dezakegu, baina ezin dugu dogma bihurtu ez aldebitasuna ez aldebakartasuna", azaldu du Urizarrek. Urizarren esanetan, EH Bildu Estatuarekin negoziatzeko prest dago, "herriaren pazientzia noiz agortzen den zehaztuz gero".

Urizarrek azpimarratu du euskal herritarrek etorkizunaz erabakitzeko eskubidea dutela, "ez helburu politikoa delako bakarrik", "subiranotasun soziala" lortzeko bidea ere badelako, herritarrei "etorkizun duina bermatzeko marko hau gainditu" behar baita.

Koalizioaren ordezkariak esan du "ahal den modu errealistenean" jokatu nahi dutela, eta "akordioaren bidea da onena" horretarako. Hala eta guztiz ere, argi adierazi nahi izan du EH Bilduk ez duela onartuko bide horretan "herriaren gehiengoaren borondatea ez betetzea".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Legebiltzarra albisteak EAE EH Bildu Araba Gaurko azken ordukoa