Politika -

BATZARRA

XV. Batzar Nazionala egingo du Etxeratek igandean, Gasteizen

'Hitzetatik ekintzetara' lelopean egingo du batzarra presoen senideen elkarteak. Azken urtebeteko lana aztertu eta aurrera begirako lan-ildoak zehaztuko dituzte.

Igandean egingo duen XV. Batzar Nazionala aurkeztu du gaur Etxeratek.
Igandean egingo duen XV. Batzar Nazionala aurkeztu du gaur Etxeratek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxeratek bere XV. Batzar Nazionala egingo du datorren igandean, Gasteizen, 'Ametsetatik ekintzetara' lelopean; egindako lanaren balantzea egingo dute eta aurrera begirako lan-ildoak marraztuko dituzte. Egungo agertokiko "indar demokratikoengan konfidantza"  duela esan du presoen senideen elkarteak, bake-bidean aurrera egin eta presoak etxera hurbiltzeko.

Urtzi Errazkin eta Patricia Velez Etxerateko kideek aurkeztu dute, prentsaurrean, igandeko batzarra. "Giza eskubideen eta konponbidearen" aldeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsiko du Etxeratek. Nabarmendu dutenez, "egungo egoera ez da orain 15 urtekoa, Etxeratek bideari ekin zionekoa, baina presoen egoerak bere horretan jarraitzen du".

Etxeraten arabera, azken batzarretik "erabaki garrantzitsuak izan dira salbuespeneko espetxe politiken aurka, bai politikoak, bai instituzionalak" eta "horrek egungo egoeraren eta hemendik aurrera burutu beharko dugun lanaren inguruko balorazio sakon bat eskatzen du".

Eragile politiko, sozial eta sindikalak ere gonbidatu dituzte batzarrera. Gasteizko Europa Jauregian izango da, 10:00etatik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa