Politika -
Gurtel auzia
Rajoyren isiltasunak egoera justifikatzen duela esan du De la Vegak
PPko presidenteari azalpen argiak emateko eskatu dio De la Vegak. "Isiltasun horrekin behingoz bukatu behar du", gaineratu du.
Erredakzioa
Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidente ordearen ustez, ''Gurtel auziaren'' harira Rajoyk mantendu duen "isiltasuna" egoera "justifikatzeko" modutzat lortu daiteke. Horregatik, PPko presidenteari "azalpenak" ematea exijitu dio.
Zaragozan eskaini duen prentsaurrekoan, Rajoyk "zalantza guztiak argitu behar dituela" esan du De la Vegak. "Isiltasun horrekin behingoz bukatu behar du", gaineratu du.
De la Vegaren ustez, ustelkeriaren aurrean "ez dago aitzakiarik ezta saihesbiderik ere".
Bestalde, Manuel Chaves Espainiako Gobernuko presidente ordeak Rajoyri eta Javier Arenasi "azalpen argiak" emateko exijitu die, Justiziak argitara eman duen "ustelkeria erraldoi" honen aurrean.