Politika -
Apirilaren 18an
BEZaren igoeraren aurkako kanpaina hasiko dute Rajoyk eta Aguirrek
Esperanza Aguirre Madrilgo presidenteak kanpainaren berri eman du Madrilgo PPren Zuzendaritza Batzordean. 'BEZ gehiagorik ez' izango da kanpainaren leloa.
Erredakzioa
Apirilaren 18an BEZaren igoeraren kontrako "matxinada" hasiko dute Mariano Rajoy PPko presidenteak eta Esperanza Aguirre Madrilgo presidenteak Leganesen, "mitin handi" batekin. Kanpaina uztailaren 1ean amaituko dute. Helburua igoerari aurre egitea du Madrilgo PPk.
Madrilgo presidenteak kanpainaren berri eman du Madrileko PPren Zuzendaritza Batzordean. ''BEZ gehiagorik ez'' izango da kanpainaren leloa.
Aguirrek azaldu duenez, hiriburuko 21 barrutik eta erkidegoko 179 udalek parte hartuko dute kanpainan, 109 alkate, 836 zinegotzi, 340 bokal eta 64 diputatu buru direlarik, senatari eta diputatu nazionalez gain.
Madrilgo kaleetan 4.000 mahai jarriko dira eta 1.500 militante baino gehiagok BEZren igoeraren aurkako sindadurak eskatuko dituzte. Erkidegoan beste 1.000 mahai jarriko dituzte. Era berean, Rodriguez Zapateroren neurriaren kontrako milioi bat liburuxka informatibo banatuko dituzte.
Bere alderdiari leloa "pikotxa eta pala" dela gogorarazi dio presidenteak azalpenean eta "lanean" hasteko eskatu die alderdikideei.