Politika -

Errefuxiatuen krisia

IUk kereila jarriko dio Rajoyri EB-Turkia ituna sinatzeagatik

Gainera, IU gainerako alderdiekin eta bestelako taldeekin elkartuko da itunaren kontrako manifestazio “handia” antolatzeko.

Alberto Garzon IUren bozeramailea. Argazkia: Efe
Alberto Garzon IUren bozeramailea.
Alberto Garzon IUren bozeramailea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

IUk kereila kriminala jarriko du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidentearen eta Ministroen Kontseiluko gainerako kideen kontra, errefuxiatuen inguruan Europar Batasunak eta Turkiak egin duten akordioa sinatzeagatik, "delituak egitea" ahalbidetzen duelako neurri horrek.

Alberto Garzon IUren bozeramaileak eman du erabakiaren berri, Kongresuan emandako prentsaurreko batean.

Ziurrenik datorren astean ipiniko du kereila kriminala Auzitegi Gorenean, Rajoy diputatua denez foruduna delako.

Kereilaz gain, IU gainerako alderdiekin eta bestelako taldeekin elkartuko da itunaren kontrako manifestazio "handia" antolatzeko, aurreko asteburuan indarrean jarritako neurriak Zigor Kodea eta nazioarteko hainbat itun urratzen dituela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mariano Rajoy Espainiako Gobernua bideoak Espainia argazkiak Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan bideoak