Politika -

Gürtel auzia

Romay Beccaria PPko diruzain berria izango da, Rajoyk proposatuta

Izan ere, hurrengo Zuzendaritza Batzorde Nagusian Romay Beccariaren izena proposatuko du, Luis Barcenas ordezkatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Romay Beccaria alderdi popularreko diruzain berria izango da, Mariano Rajoy PPko buruak proposatuta. Izan ere, hurrengo Zuzendaritza Batzorde Nagusian Romay Beccariaren izena proposatuko du, Luis Barcenas ordezkatzeko.

Jose Manuel Romay Beccaria alderdi popularreko diruzain berria izango da, Mariano Rajoy PPko buruak proposatuta. Izan ere, hurrengo Zuzendaritza Batzorde Nagusian Romay Beccariaren izena proposatuko du, Luis Barcenas ordezkatzeko.

A Coruñan jaioa, 76 urte dauzka. Compostelako Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen, eta karrera amaierako Saria eskaini zioten.

1963. urtean Osasun idazkari orokorra izandatu zuten. Hiru urtez lan horretan egon ondoren, abokatu lanei ekin zien. 1973an Toki-Administrazioko Ikasketa Institutuko zuzendari izendatu zuten.

1974ean Presidentziako idazkari orde izendatu zuten, eta 1975ean, Gobernu idazkari orde.

1982an Galiziara bueltatu zen, Galiziako lehen gobernuko presidente orde izateko. Urte horretan bertan, A Coruñako diputatu bihurtu zen, Alianza Popularreko zerrendetan aurkeztu ondoren. Eserlekua 1989. urtera arte mantendu zuen.

1990an, Galiziako Nekazaritza sailburu izendatu zuten, eta hurrengo urtean, Osasun sailburu bihurtu zen, 1996. urtera arte.

Urte horretan, PPk hauteskunde orokorrak irabazi ondoren, Espainiako Osasun eta Kontsumo ministro izendatu zuten. 2000. urtean Espainiako Diputatuen kongresuan Justizia eta Barne gaietako batzordea zuzendu zuen.

2003ean Estatu Batzordeko presiente izendatu zuten, 2004. urtera arte (urte horretan PSOEk hauteskundeak irabazi zituen).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea