Politika -

Aberri Egunaren balorazioa

Independentistak: "Elkarrekin gauzak egin ditzakegula frogatu da"

Txutxi Ariznabarretak (LAB) adierazi duenez, independentziaren aldeko mugimenduak "biribiltasunez" baztertu du hauteskundeetara aurkezteko aukera ez direlako alderdien "maila" berean mugitzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igandean ospatutako Aberri Egunean izandako babesaren ondoren, abertzaleak "elkarrekin gauzak egin" ditzaketela argi geratu da Independentistak izeneko sarearen arabera.

Mugimenduaren kideek, Batasuna eta EAren babesarekin, Aberri Egunaren balantzea egin dute Donostian. Antolatzaileen ustez 20.000 pertsona inguru bildu ziren Irunen eta Hendaian ospatutako Aberri Egunean.

Txutxi Ariznabarreta, LAB sindikatuko kidea eta Independentistak sareko bozeramaileak adierazitakoaren arabera, Aberri Eguna "irtenbide termometro" bat izan da.

Ariznabarretaren esanetan, Aberri Egunean egon zirenek "benetan sentitu zuten ziklo politiko berri bat zabaltzeko aukera dugula esku artean eta zerbaitengan sinesten baldin bada lortzea posible dela".

Hauteskundeetan egotea, baztertuta

Txutxi Ariznabarretak (LAB) adierazi duenez, independentziaren aldeko mugimenduak "biribiltasunez" baztertu du hauteskundeetara aurkezteko aukera ez direlako alderdien "maila" berean mugitzen.

Halaber, Irunen ospatutako "referendumean" lortutakoa sare soziopolitiko bezala lan egiten jarraitzeko aukera ematen diela uste du LAB sindikatuko kideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea