Politika -
ESPAINIAKO GOBERNUA
'Betoak' albora ditzala eskatu dio Sanchezek Iglesiasi
'Egoera desblokeatzeko eskatzen diot publikoki Iglesiasi, lotsaren gobernuari amaiera elkarrekin emateko, eta Soriak eta Rajoyk ministro eta presidente izateari uzteko', esan du Sanchezek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Espainiako jarduneko Gobernuaren "degradazio morala" salatu du. Horren aurrean, "lotsaren gobernuari" emaiera ematen lagundu dezala eskatu dio Pablo Iglesias Podemoseko buruari, PSOE-C?s itunera batuta. 'Betoak' albora ditzala eskatu dio buruzagi sozialistak Iglesiasi.
"Egoera desblokeatzeko eskatzen diot publikoki Iglesiasi, lotsaren gobernuari amaiera elkarrekin emateko, eta, bide batez, Soriak eta Rajoyk ministro eta presidente izateari uzteko", esan du Sanchezek, goizean, Kongresuko eta Senatuko PSOEren talde parlamentarioekin izan duen bileran.
Txaloka hartu dute Sanchez bere alderdikideek. Espainiako Gobernu berria osatzeko ahaleginean negoziazio lanetan ari direnak ere, bileran izan dira. Guztien aurrean Sanchezek berretsi duenez, "azken minutura arte borrokatuko du" C?s eta Podemos alderdiekin akordio batera iristeko eta beste hauteskunde batzuk deitu behar ez izateko.
'Marra gorriak?
Albert Rivera Ciudadanoseko buruari ere zuzendu zaio Sanchez, eta negoziazioetan jarri dituen "marra gorriak" atzean uzteko eskatu dio. PSOE-C?s ituna defendatu du, gaur ere, Sanchezek, "hobetu" daitekeela onartu duen arren.
"Nire eskuak luzatuta jarraitzen du, ez dut amore emango. Riverak eta Iglesiasek azken minutura arte aurkituko dute nigan espainiarrek merezi duten aldaketa lortzeko aliatua", esan du. "Hirurok, elkarrekin, ahal dugu", esan du behin eta berriz.