Politika -

Toki Erakundeen Legea

Udal Legea, indarrean

Gaur batzar orokorra egingo du EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak.

Irudian, Gasteizko udaletxea (Julia Llamas)
Irudian, Gasteizko udaletxea (Julia Llamas)
Irudian, Gasteizko udaletxea (Julia Llamas)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Euskadiko Tokiko Erakundeen Legea argitaratu zuen ostegunean. Udal Legea bezala ezagutzen dena EAEko udalerrien jardunbidea arautzen duen lehena da. Biharamunean sartu da indarrean, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak Gasteizen egin behar duen batzar orokorraren egun berean.

Eusko Legebiltzarrak apirilaren 7an onartu zuen EAJk eta EH Bilduk adostutako legea, gainerako taldeek kontra bozkatu arren. Lege horrek dakartzan berritasun nagusien artean hau dago: udalek hitza eta botoa izango dutela Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan, eurei eragiten dieten gaiak aztertzen direnean.

Horrez gain, Gizarte Larrialdietarako Laguntzeei buruzko hainbat alderdi arautzen ditu lege berriak. Laguntza horien aurrekontua Eusko Jaurlaritzari dagokio, baina udalek kudeatzen dute.

EUDELen batzarra

Eusko Jaurlaritzak ohar batean nabarmendu duenez, Udal legeak, "Gernikako Estatutuarekin, Kontzertu Ekonomikoarekin eta Lurralde Historikoen Legearekin batera, Euskadiko barne-arkitektura instituzionala osotuko du".

EUDELek Gasteizko Europa Jauregian gaur egin behar duen batzarra hizpide, Jaurlaritzak jakinarazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak parte hartuko duela. Erkorekak legearen aurkezpen ofiziala egingo du ekitaldian.

Erakunde Harremanetarako sailburuorde Peru Bazako eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako zuzendari Elixabete Etxanobe ere egongo dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EH Bildu Bizkaia Albisteak EUDEL albisteak