Politika -

Fidantza ordaindu ostean

Ezker abertzaleko zortzi kide espetxetik atera dira

Horrela, Juan Jose Petrikorena, Marije Fullaondo, Marisa Alejandro, Arantza Santesteban, Jon Kepa Garai, Mikel Gotzon Zubimendi, Aner Petralanda eta Ibon Arbulu aske geratu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Petrikorena Batasunako agintari ohia eta EHAK-ko eta ANVko beste zazpi ordezkari espetxetik atera dira gaur, Auzitegi Nazionalak bakoitzari ezarritako 50.000 euroko bermea ordaindu ostean..

Espetxeetako iturriek jakitera eman dutenez, Petrikorenaz gain, Marije Fullaondo, Marisa Alejandro, Arantza Santesteban, Jon Kepa Garai, Mikel Gotzon Zubimendi, Aner Petralanda eta Ibon Arbulu aske geratu dira.

4/08 sumarioko zortzi auzipetuek Castellon I, Teruel, Valladolid, Zuera (Zaragoza), Logroño eta A Lama (A Coruña) espetxeak utzi dituzte. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak bideratu zuen auzia.

Era berean, Asier Arraiz 50.000 euroko fidantzapean aske utzi du Auzitegi Nazionalak, baina nahiz eta fidantza jarri ez da kartzelatik atera arratsaldean, espetxeratuen zaintzako epaitegiaren komunikazioa heldu ez delako.

Fiskaltzaren iritziaren aurka ezker abertzaleko bederatzi kideak aske uztea erabaki zuen Auzitegi Nazionalak, baina bermeaz gain Batasuna bezalako alderdiak sortzea eta ekitaldiak egitea debekatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea