Politika -

Ustelkeria

Hirugarren gradua ezarri diote Carlos Fabrari

Castelloko presidente ohiari lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten, Ogasunari iruzur egiteagatik.

Carlos Fabra Castelloko presidente ohia. EFE
Carlos Fabra Castelloko presidente ohia. EFE
Carlos Fabra Castelloko presidente ohia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Espetxe Behaketako 3. Epaitegiko epaileak hirugarren gradua ezarri dio Carlos Fabra Castelloko Diputazioko presidente ohiari.

PPko buruzagi ohiari lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2013an, Ogasunari iruzur egiteagatik.

EFE agentziak jakinarazi duenez, epaileak argudiatu du presoak "hobera egin" duela espetxean, ordaindu egin duela erantzukizun soziala, 70 urtetik gorakoa dela eta delitua errepikatzeko arrisku txikia dagoela.

Aranjuezeko kartzelako Tratamendu Batzordea eta Espetxe Zuzendaritza Fabrari hirugarren gradua ematearen aurka azaldu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PP Espainia bideoak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak