Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Celaa: "Hezkuntza planaren inguruko adostasuna lortzeko astia dago"

Bakerako Hezkuntza Plana guztien zeregina dela gogorarazi du sozialistak eta hori egin beharrean, nazionalistek "aldendu" egiten direla kritikatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuaren ustez Bakerako Hezkuntza Plana aurrera eramateko "denbora dago", eta EAJri gutxiespen jarrera "zuzentzea" eta aldaketa proposamenak aurkeztea eskatu dio. Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan EAJ, EA eta Aralar hezkuntza planetik aldentzea deitoratu du eta euren jarrera "atzerakada handia" dela esan du.

Bakerako Hezkuntza Plana guztien zeregina dela gogorarazi du sozialistak eta hori egin beharrean, nazionalistek "aldendu" egiten direla kritikatu du. Euren jarrera "guztiz errefusatzailea" da eta ez dute aldaketa proposamenik aurkeztu, sailburuaren arabera.

Ildo honetan, hau bezalako herrialde honetan Bakerako Hezkuntza Plana guztiz garrantzitsua dela uste du Celaak, ikasleek osoko heziketa jasotzeko.

Horregatik, "adostasuna lortzeko denbora egon behar dela" adierazi du. "Nigatik azken eguneko azken minutura arte, denbora dago", esan du Hezkuntza sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea