Politika -

Polizia-operazioa

Hiru atxilotu Iruñean, Olaizen aldeko protestetan parte hartzeagatik

Hirurak aske utzi dituzte, komisarian deklaratu ostean, epailearen zitazioa noiz jasoko zain.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona atxilotu dituzte Iruñean terrorismoa goratzea leporatuta, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, Jorge Olaiz presoaren askatasuna aldarrikatzeko (duela astebete geratu zen libre, epaiaren zain) egindako protestetan parte hartzeagatik atxilotu dituzte Andoni Laspalas eta Haizea Perez. Hirugarren atzemandakoaren izena ez dute baieztatu oraindik.

Hiru atxilotuak aske utzi dituzte komisaran deklaratu ostean, epaileak zitazioa noiz emango zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroa gaur Presoak argazkiak Gaurko azken orduko albistea